XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zaharrena, zaharrena...! Atea jotzeko ez du horrek zer ikusirik.

- Zaharrenak hitzegitea hobe du beti.

Horrelaxe aritu ziren baina inork atea jo nahi ez.

Azkenik biak batera jo beharko zutela, ba.

- Kax-kax-kax... - Nor da?- barrendik.

Tximistak jota bezala ezkutatu ziren biak etxearen ezkerraldean, gorputzak dar-dar eta makurturik.

Etxeko atea ireki zen eta han agertu zen hortik honerako atsoa!.

- Nor da...? Egingo nuke atea jo dutela, ba.

Esku zimur bat kokospean jarrita, batera eta bestera begiratu eta atea itxi egin zuen berriro.

Asier eta Lierni, lainoaren beraren zurbiltasunez, hitzik ahozkatzeko gauza ez zirela geratu ziren.

Halakoren batean Asierrek eten zuen isiltasuna: - Berriz deitu beharko dugu; behin honaino etorriz gero ezin joango gara musuhuts behera.

- Bai, baina badakizu katu kutiziosoari muturra erre ohi zaiola, eta beldur naiz ez ote dugun iadanik aski ikusi.

- Dena den, zarpil itxura bai, baina ez zuen atso horrek halako gaizto aurpegia ere, ala?.